XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Ez da soberan egongo, ordea, denboraren absolututasuna postulatu gisako suposizioa baino ez dela azpimarratzea.
Hain zuzen ere, Erlatibitatearen Teoriaren arloan sartzean erizpide horrek ez du inolako baliorik.
Dena den, gure liburu honetan agertzen diren azterketetan, denbora modu berean aldatzen ikusiko dute behatzaile guztiek.
Beraz, sistema desberdinetan dauden behatzaileek, modu desberdinez ikusiko eta deskribatuko dute higidura berbera.
Hala ere, higidura bat bakarra da.
Hau argi ikusteko, adibide bat jarriko dugu.
Baina, ezer baino lehen, erreferentzi sistemak nola adierazten diren azalduko dugu.
Erreferentzi sistemak adierazteko, nahikoa da, triedro bat ematea eta bertan behatzaile bat kontsideratzea.
Ipin dezagun adibide bat.
Demagun hilargiaren higidura.
Higidura hau eguzkian dagoen sistematik (